martes, 28 de octubre de 2008

UTB

1.ATAZA: Wikipediarako sarrera

Urnieta telebista (UTB)

Urnietako telebista kate hau 1993an jarri zen martxan. Geroztik, herriko albisteen inguruko asteroko albistegia ematen dute. Bertan gai asko lantzen direlarik: herriko arazoak, kirol taldeak, erreportairen bat edo beste, egiten diren ekitaldiak,...

2003an egin zen inkesta baten arabera, urnietarren artean, %80ak astean behin gutxienez ikusten zuela programa. Garbi geratzen da beraz, herritarren artean arrakasta baduela.

1996an profesionalizatu egin zen eta 3 pertsona arduratzen dira telebista aurrera eramateaz: aurkezle-ekoizlea eta bi teknikari. Produkzioaren formatua Betacam SP da eta uhin hertzianoen bidez hedatzen da Canal27 UHF-n edo herriko kableen bidez bestela, Urnietatel-en.

No hay comentarios: