martes, 28 de octubre de 2008

1. ATAZA: Top 7

1- http://www.google.com

Bilatzailerik ezagunena hau dela esan dezakegu. Bertan, sarean dagoen edozer gauza topa dezakegu: Albisteak, irudiak, bideoak, artikuluak. Etengabe berritzen ari dira google. Duen arriskuaz ohartu behar gara hala ere, informazio asko dagoen tokian, zaborra ere ugari baita.

2-http://www.youtube.com/

Web orri honetan, mundu osoko erabiltzaileek, edozein gaietaz igotako bideoak aurki daitezke. Hitzaldiak, bideoklipak, kirol ekitaldiak,... Sekulako indarra dauka youtubek, jende gutxi izango da ezagutzen ez duena. Orain euskerazko "bertsioa" bat ere badago: euskaltube.

3-http://www.bertsoa.com/eu/index.asp

J.M Irazu bertsolariak abian jarritako egitasmoa da. Bertsozale garenontzat aukera paregabeak eskaintzen dizkigu. Bertso saioak zuzenean edo diferituan emititzen ditu. Erreportai eta elkarrizketa interesgarriak aurki daitezke, baita bertsolaritzaren informazio orokorra ere.

4-www.hiztegia.net/
Badakigu komunikazioaren alorrean egiten diren hizkuntza akatsak izugarri direla. Akats hoiek sahiesteko helbide garrantzitsua izan daiteke top 7an jarri dudan hau. Hiztegi asko aurki ditzakegu bertan.

5-http://meneame.net/

Meneame bezalako hainbat webgune daude: Sutatu, Aupatu,... Azken finean, denetan gauza bera egiten da. Edonork bere albiste edo erreportaia bidaltzen du eta botoen bidez hartzen du bere tokia lan horrek. Denok izan gaitezke kazetari!

6-http://www.zamzar.com/
Ikus-entzunezkoen munduan artxibo mota ezberdinekin arazo asko izaten ditugu. Horiek ekiditeko, webgune honek oso eskaintza praktikoa egiten digu. Egun batetik bestera, artxibo bat formatuz aldatzen baitizu. Doakoa da gainera, helbidea idatzi besterik ez duzu egin behar.


7-http://www.rojadirecta.org/

Bertan, mundu osoko futbol partiduak ematen dituzte. Esloveniako, Egiptoko edo Iraneko liga ezezagunetako partiduak ere bai , esate baterako. Futbozale itsuentzat , aukera bikaina beraz.

No hay comentarios: